
Uxue Noguerak 12 urte ditu eta interpretazioa ikasten ari da kameren aurrean BIZIE zinema eskolan. Eta hainbat film laburretan aritu da. Euri Artean antzerki konpainiako aktorea eta ahozko kontalaria da Gurpila, Des-Cuentos 3X1 eta Cuentos de la Vieja Grecia antzezlanetan. Bilboko musika kontserbatorioan ere ikasi zuen. Bere instrumentua tronpeta da. Kontserbatorioko lagunekin batera musika talde bat osatu dute: Musicaz Blai.