
Vitamlynek eta Patt Canhotok queer bikote multikulturala osatzen dute, eta dantza eta musika erresistentzia eta espazioaren birjabetze arma bihurtzen dituzte. Beraientzat, mugimendua eta musika arauei desafio egiteko, hesiak botatzeko eta ukatuak izan zitzaizkien lurraldeak aldarrikatzeko gai diren keinuak dira.
Aniztasuna existitzen den eta ospatzen den giroak sortzea du helburu, non den-denak distiratu, errespetuz askatasunez adierazi eta, batez ere, ospa egin dezakegun. Gorputza eta doinuak dira bere ahotsa: desafio egiten duen, maite duen, deseroso eta inspiratzen duen ahotsa.