peio varó
Peio Varó

Bilbon jaio nintzen 2004ko azaroaren 8an eta Zurbaranbarri auzoan bizi naiz betidanik. Auzo horretan ikasi nuen batxillergoa amaitu arte, eta hangoa da nire kuadrilla. Nire aita kubatarra da, beraz, lotura estua dut herrialde horrekin, nahiz eta birritan baino ez naizen Kuban egon, erdi-kubatarratzat hartzen dut nire burua. Betidanik gustatu egin zait futbola, athleticzale amorratua naiz nire amari esker, amaren herentziatik datorkit ere komunikabideetan lan egiteko gogoa. ¡ Athleticen partiduak entzuten genituen irratian eta gustatuko litzaidake etorkizuneko partiduak amak gozatu ahal izatea nire ahotsa entzuten.

Ikusi profila

Eguna
10.10.2025
Lekua
As Fabrik
Ordua
17.00 - 17.40

Impulsa

Organizan

Financian