
Brayan Altimasberesek gizarteratze eta genero berdintasuna sustatzeko goi mailako ikasketak ditu. Orain dela bost urte Loratuz Lotu trans helduentzako elkartea sortu zuen beste kide batzuekin batera. Horrez gain, gaur egun, Ijito Idazkaritza Fundazioan lan egiten du hezitzaile digital moduan.
Loratuz Loturen bitartez hainbat esparratutan jorratu du trans gaia, bereziki hezkuntza esparruan. Horrez gain, trans legea hobetzen eta aplikatzen lan egiten du.
Ijito Idazkaritza Fundazioan, ijito herriak duen arrakala digitala txikitu nahian jarduten du. Aldi berean, ijito herria eta kultura ezagutarazteko hainbat ekintzetan parte hartu izan du.
Pentagrama Festen, “Aniztasuna Hedabideetan” mahai-inguruan parte hartuko du hedabideek trans eta ijito pertsonen gainean dituzten estereotipoetaz hausnartzen.