
Hitzen malabarista eta Bilbon bizi den musika ekoizlea da Ika.
Hamar talde baino gehiagotan parte hartu du bere ibilbidean zehar, hala nola Rapdioactiv, XpresidentX eta baita Planeta Def ere, DefConDos-eko kideak dituen taldea, eta honekin ere aritu zen bere zuzenekoetan, noizbehinka abeslari gisa. Urte hauetan guztietan hamar diskotik gora argitaratu ditu talde ezberdinekin eta Koma, Reincidencias, Penadas por la Ley, Fausto Taranto eta pianoa jotzen duen gelako zure bizilaguna bezalako artistekin kolaboratu du.
Gaur egun, Xílum eta Tribudú musika-proiektuetan eta rap eta poesiako bakarkako proiektuetan dago aktibo.