ELREGALO_w
Amuge

AMUGE Euskadiko emakume ijitoak sustatzeko eta ahalduntzeko Kulturarteko Elkartea da. 2003an sortu zen, Bizkaiko emakume ijitoen lehen elkartea izan zen, eta ijito-komunitatearen eskubideen eta garapen integralaren alde lan egiten du, arreta berezia jarriz EAEko emakume ijitoen sustapenean eta ahalduntzean.

Bere lana ijitoen feminismotik eta ikuspegi intersekzionaletik abiatzen da, arrazismoaren eta antigitanismoaren aurkako borroka emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin eta indarkeria matxisten aurkako borrokarekin lotuz. Ikuspegi horretatik, honako proiektu hauek garatzen ditu: hezkuntza eta gazteria, berdintasuna, enplegua, parte-hartze komunitarioa eta eragin sozial eta politikoa.

AMUGEk lan egiten du, halaber, emakume ijitoak beren kontakizunen protagonista izan daitezen eta ahotsa izan dezaten espazio sozial, kultural eta instituzionaletan. Gizartea sentsibilizatzeko eta eraldatzeko lan horren helburua estereotipoak zalantzan jartzea, diskriminazioei aurre egitea eta identitate desberdinak berdintasunean bizi ahal izango diren gizarte bat eraikitzea da.

Begirada horrek lotura zuzena du AMUGEren laguntzarekin egindako El regalo film laburrarekin, Lara Izagirre zuzendariaren eta elkarteko Tamara Clavería Jiménezen arteko topaketatik sortua.Esta mirada conecta directamente con El regalo, cortometraje realizado con la colaboración de AMUGE y surgido del encuentro entre su directora, Lara Izagirre, y Tamara Clavería Jiménez, de la asociación.

Ikusi profila

Eguna
18.09.2026
Lekua
Edificio EDE
Ordua
16.00 - 16.30

Impulsa

Organizan

Financian