Paloma Ellis Montalban (elle) Washington DCn (AEB) jaio zen, aita afro-amerikarra eta ama espainiarra zituen. Autista, TDAH, ez binarie, eta loque, master bat du Osasun Publikoan eta doktoretza Gizarte Zientzietan. Ia hamar urte daramatza Bilbon bizitzen, generoaren, hizkuntzaren eta identitatearen elkargunean ikertzen, eta 2024an Deustuko Unibertsitatean bidegabekeria hermeneutikoari buruzko doktore tesia osatzen. Gaur egun, etiketak eta sistemak zalantzan jartzen jarraitzen du, nola generoa eta desgaitasun-ereduak intersekzionalki, betiere pertsonen esperientzian errotutako ikuspegi materialista batetik.