Asaari Bibang
Asaari Bibang

Asaari Bibang Ngui (Ekuatore Ginea, 1985) aktore, komiko, aurkezle, idazle, zutabegile eta aktibista espainiarra da (2021ean Forbes aldizkariak momentuko 100 influencer garrantzitsuenetarikoa izendatu zuen aktibismo eta dibulgazio arloetan, eta horrez gain, Desalbre saria eskuratu zuen urteko aktibistari eta Jarraitu Beharreko Emakumeak saria kulturaren kategorian, 2023an). Artista polifazetiko horrek oso gaztetatik jakin zuen interpretazioak, ikuskizunak, pizten ziola grina mundu horretan.

Zazpi urte besterik ez zituela, dantza ikastea erabaki zuen. Diziplina horrek lagundu egingo zion etortzear zegoenari aurre egiteko oinarriak ezartzen. Ez zebilen oker. Ordutik, lanak kateatzen joan da pantaila handian, telebistan, antzerkian, irratian eta komedian. Herri honetako aldizkari eta egunkari batzuetan egin dituen kolaborazioak aipatu gabe.

Artista honek publikoaren arreta bereganatzen du, bere ikuspuntu bereziari esker bere lanari kontzientzia emanez.

Ikusi profila

Eguna
11.10.2025
Lekua
Bilbao Arena
Ordua
18.45 - 19.30

Impulsa

Organizan

Financian