
Aktorea, koreografoa, musikaria eta prestatzailea. AngokNsuebot-en (Ekuatore Ginea) jaioa, Espainian bizi da 1996tik, eta arte eszenikoetan trebatu zen.
Antzerkian Espainiako zuzendariekin lan egin du, hala nola Juan Carlos Pérez de La Fuente, Alfonso Zurro, Antonio Mercero, Román Calleja eta Santiago Sánchez. Azken horrekin sortu zuen 2008an “Orígenes” proiektua Ekuatore Ginean.
Zineman, OmerOkeren “Querida Bamako” eta “Causa de kripán” film luzeetako protagonista da.
Ekuatore Ginean ospatu ziren 2012 eta 2015eko Afrikako Futbol Koparen inaugurazio ekitaldien koreografo eta zuzendari artistikoa.
Eduk´Art, arte eszenikoa hezkuntzaren zerbitzura proiektuaren zuzendaria. 2010. urteaz geroztik, kultura-trukeko proiektuak garatzen ditu Afrikan, Europan eta Latinoamerikan. Orain arte, Burkina Fason, Malin, Marokon, Espainian, Portugalen, Paraguain, Argentinan, Bolivian, Kuban, Dominikar Errepublikan, Kolonbian eta Ekuadorren izan da.
GorsyEdu Interes Kulturaleko Artista izendatu dute hainbat erakunde eta instituziok. 2017an, Prestigio Kulturala saria eman zioten, Ekuatore Gineako kultura munduan zehar zabaltzeagatik, Ekuatore Gineako Enbaxadak Portugalen emana. Lanen egilea eta zuzendaria: El Percusionista, ReCiclo eta NgoanNtangan elkar ukitzen duten bi mundu.